Bakeak elkarrekin irudikatu ditzagun! Proposamenak jasotzeko deialdia zabalik da

Written by: info@mm26.org on 9 de abendua de 2025

Zabalik da Emakumeen munduak 2026 kongresurako proposamenak jasotzeko deialdia; bakeak askotariko ikuspegi kritiko eta kokatuetatik birpentsatzen lagunduko duten ikerketa, sorkuntza eta hausnarketa proposamenak jasotzeko, hain zuzen.

Gonbidapena giza eskubideen, feminismoaren, memoriaren, lurraldetasunaren, justizia sozialaren eta eguneroko bake praktiken defentsan diharduten pertsona, kolektibo eta erakundeei zuzenduta dago.

Edizio honek bakeei buruzko elkarrizketa zabaltzea bilatzen duten zortzi gai-ildo ditu ardatz:

  1. Desmilitarizazioa, des-sekuritizazioa eta armagabetze globala
  2. Memoria eta indarkeriak ez errepikatzeko bermeak
  3. Migrazioak, erbesteratzea eta behartutako lekualdatzeak
  4. Ondasun komunak
  5. Gorputzak-lurraldeak-bakeak
  6. Subiranotasuna eta autonomiak
  7. Zaintza eta egunerokotasuneko bakeak
  8. Bakearen aldeko metodologia feministak.

Antolatzaileen esanetan, deialdia sareak ehuntzeko eta bakearen marko feministak zabaltzen jarraitzeko aukera da.

Zein da eragiten dizun gaia?

Aurkeztu zure proposamena eta ekarri zure ahotsa nazioarteko topaketa honetara.

Jarrai gaitzazu kongresuko sare sozialetan.