Cartel EU

XV. Emakumeen Munduak: Emakumeak* eta munduak nazioarteko kongresuak proposamenetarako deialdia zabaldu du

Written by: paulo on 20 de azaroa de 2025

XV. Emakumeen Munduak: Emakumeak* eta munduak nazioarteko kongresuak proposamenetarako deialdia zabaldu du.

Emakumeen munduak nazioarteko kongresuaren aurreko edizioak mundu osoko txoko ezberdinetan ospatu izan dira. Euskal Herriak hartu du XV. edizioa ospatzeko lekukoa, 2026ko maiatzaren 20tik 24ra bitartean, Emakumeak* eta bakeak lelopean.Emakumeen munduak nazioarteko kongresuaren aurreko edizioak mundu osoko txoko ezberdinetan ospatu izan dira. Euskal Herriak hartu du XV. edizioa ospatzeko lekukoa, 2026ko maiatzaren 20tik 24ra bitartean, Emakumeak* eta bakeak lelopean. Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura dira antolatzaileak, eta prozesu honetan bidelagun izan dituzte Euskal Herriko, Kolonbiako eta Mozambikeko erakunde feminista eta bakezaleak.

Gernika-Lumon eta Bilbon elkartuko dira bost egunez mundu osoko parte hartzaileak. Indarkeriak, sekuritizazioak eta guda-narratibek baldintzatutako testuinguru honetan, emakumeen* arteko topaketa honek bakeak pentsatzeko, irudikatzeko eta lantzeko modu berriak duten indarra aldarrikatu nahi du.

Proposamenak bidaltzeko deialdia irekita izango da azaroaren 17tik otsailaren 1era arte. Gonbidapena mundu osoko emakume*, kolektibo, oinarrizko erakunde, aktibista, ikertzaile, ikasle, artista eta komunitateei zuzenduta dago. Formatu anitzekoak izan daitezke proposamenak —panelak, tailerrak, ekintza artistikoak edo bestelako esperientzia sortzaileak—, betiere kongresuko zortzi gai-ildoetako batekin lotuta. Webgunean aurki ditzakezu erreferentzia-terminoak hainbat hizkuntzatan daitezke.

Proposamenik aurkeztu gabe kongresuan parte hartu nahi dutenentzat deialdia 2026ko otsailaren 1ean irekiko da. Jarraituiguzu gure sare sozialetan azken berriak ezagutzeko.

#MM26

Further reading