200 proposamenetik gaindi jaso ditugu 2026ko Emakumeen Munduak kongresuko egitaraua osatzeko.
Eskerrik asko – muchas gracias – asana – maltyox – obrigada!
Eskerrik asko hainbeste herrialdetatik parte hartzea erabaki duzuen guztioi: Brasil, Kolonbia, Guatemala, Indonesia, Iran, Kosovo, Mozambike, Yemen, Cabo Verde, besteak beste.
Proposamenak irakurri eta hautatzea dagokigu orain, apirilean kongresuko egitaraua publikoki aurkezteko. Laster partekatuko ditugu xehetasun gehiago kongresuaren Instagram eta Facebook profiletan, adi ibili!
Zu ere izan zaitez topaketa honen parte! Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 11rarte.


