Gai-ildoak 

Proposamenak aurkezteko deialdia

Munduko txoko guztietako emakume*, kolektibo, oinarrizko erakunde, aktibista, ikertzaile, ikasle, artista eta komunitateei luzatzen diegu proposamenak bidaltzeko gonbidapena, bakea ikuspuntu anitz, kritiko eta kokatuetatik birpentsatzea eta irudikatzea helburu duen nazioarteko kongresu honetan parte hartzeko.

Parte hartzeko hainbat formaturi zabaltzen diogu deialdia: panelak, mahai-inguruak, tailerrak, ekintza artistikoak, ikus-entzunezko proiekzioak, hitzaldiak edo bestelako formatu sortzaileak.

Zortzi gai-ildo nagusi hauek sormenaren abiapuntu izango dira:

1. Desmilitarizazioa, des-sekuritizazioa eta armagabetze globala
2. Memoria eta indarkeriak ez errepikatzeko bermeak
3. Migrazioak, erbesteratzea eta behartutako lekualdatzeak
4. Ondasun komunak eta 6. Subiranotasuna eta autonomiak
5. Gorputzak-lurraldeak-bakeak
7. Zaintza eta egunerokotasuneko bakeak
8. Bakearen aldeko metodologia feministak
9. Ber-existitzen indarkeria matxistaren aurrean

Hizkuntza anitzetan jasoko ditugu proposamenak: euskaraz, gaztelaniaz, portugesez, arabieraz, ingelesez, frantsesez, etab.  

Deialdiari buruzko xehetasun gehiago izateko, jaitsi erreferentzia-terminoak aukerako hizkuntzan.

Animatu!